,

,

2015-05-04

Oporrak eta gero...

Aupa, irakurleok!!
Gaur, astelehena da eta normala den bezala, denak pixka bat nekatuak gaude. 
Lehenengo bost minutuetan, asteburuari buruz hitz egiten egon gara, bakoitzak bere lagunekin.
Gero, Nerea, gure ingelesako irakaslea, gelara etorri da gure bila. Ingelesa klasean, etxeko lana zuzendu egin dugu ondoren, esaldi batzuk errepasatu ditugu, hurrengo asteko azterketarako, eta azkenik, lehengo asteko azterketaren notak eman dizkigu, egia esateko, ez dira oso ongi atera, bederatzi gutxiegi egon dira.
Ingelesa ondoren, Betiberri, hau da, gure aldizkaria, errepasatzen egon gara, baita ere, pelikulari buruz hitz egiten egon gara. A ze lana dugun pelikularekin!!!!
Ordu "aterrado" hau eta gero, PATIORA!!
Patioa eta gero, gure pelikularen izenburua adosten ibili gara, zozketa luze bat eta gero, hau izan da erabakia: TIK-TAK!! 
Ondoren, lan pertsonala izan dugu, nik, atrezzo egin dut.
Eta gero... BAZKALTZERA!!! Bazkaltzeko, dilistak, arraina eta laranja izan dugu.
Bazkaldu eta gero, izan dugun egunari buruz hitz egin dugu eta gero, trailer batzuk izan ditugu.
Tailerretan, garraioari buruz gauza batzuk ikasi ditugu, niri, pixka bat aspergarria iruditu zaizkit, baita ere, garraio publikoaren gida bat eman digu.
Tailerrak eta gero, mate azterketaren notak jakin ditugu eta gero... ETXERA!!
Hemen dituzue argazki batzuk:Izenburua. jakiteko zozketa
Oparia.
Atrezzoko gure ontzia.
Beno, hau izan eta beste bat arte!!!