,

,

2015-06-25

TIK-TAK pelikula eta bideoklipa.

Eta errodajea amaitzeko, profesionalen laguntza.

Gure pelikularako azken planoak errodatzeko Asier Altuna (zine zuzendaria) eta Marian Fernandezen (produktorea) laguntza izan genuen. Gozada hutsa izan zen gure errodajeari horrelako amaiera ematea.

2015-06-15

Eskerrik asko Dabid!

Kaixo irakurtzaileok!

Dakizuenez, L.H.6B-ko ikaslea naiz, horregatik hurrengo ikasturtean DBH-ra pasatuko naiz. Dena ikastola berean egiten da (HH, LH eta DBH). Hurrengo ikasturtean, EKI proiektuarekin hasiko gara, hobeto ulertzeko klikatu hemen.

Gai hori alde batera utzita, Dabideri eskerrak eman nahi dizkiot, azken bi urte hauek oso dibertigarriak izan direlako zure ondoan, horregatik, berriro ere mila esker! Gauza asko ikasi dugu, zuri esker pelikula bat grabatzen ikasi dugu, gainera, oso zaila eta nekagarria dela konturatu gara, baina oso interesgarria ere bai,  autonomoak izaten lagundu diguzu, dena ongi antolatzen ikasi dugu, irakatsi diguzu bakarkako lana egiten eta taldeko lana egiten ere bai, eta batez ere talderako lana egin behar dela, eta esandakoaz gain adiskidetasun baloreak baloratzen irakatsi diguzu.

Asko eman diguzu azken bi urte hauetan, horregatik eskerrak eman nahi dizkizut!

Ez adiorik!!



Bideoklipa grabatzen.

Kaixo, lagunak gaur ikastola bukatzeko lau egun faltatzen dira. Ze ongi ezta!!!

Gaur bideoklipa egon gara grabatzen txistuarekin gitarrarekin abeslariekin etc. Oso dibertigarria da bideoklipa grabatzea gainera gaur Dabidek esan digu nahi genuenak eta ahal genuenak 18:30-etan entzierroko estatuan egoteko marzotena grabatzeko futbolaren partea grabatzeko zaldi zurian grabatzeko gezurrezko kakarekin grabatzeko txurroekin grabatzeko. klaseko batzuk egon gara.

Gaur erebai gimnasiako koreografiak egin ditugu, nire taldean Saloa, Iker P, Aitor eta Meichen zeuden, nire gusturako ez zaigu oso ongi atera baina bueno nire ustez esan didatenaz besteei ongi atera zaie.

Bueno ahu izan da dena gauzkoz agur eta ongi pasa udan!!! 

2015-06-11

Lan handiko eguna

Kaixo, gaur egunean zehar zen egin dugun laburtuko dizuet.

Lehenengo, Dabidek, beti bezala, "gure bizitzaz" hitz egiteko bost minutu utzi dizkigu.
Hori eta gero, eguna antolatu dugu. 
Lehenengo, gure pelikularen bideokliparen plano batzuk grabatu ditugu. Bideoklipa grabatzeko behar diren pertsonak bakarrik joan grabatzera, eta gainontzekoak, klasean geratu gara, ni bloga egiten, beste batzuk, Dabidek eman digun gazte lan bat betetzen edo gure pelikularako "karatula" egiten (plastika notarako balio du).

Gero, hamaiketan zehatzago esatearren, patiora atera eta nire klaseko eta beste klaseko mutilak futbolean aritu gara, nire taldeak irabazle gelditu da!!

Patioa ondoren, gorputz heziketako koreografien entsaio generala egin dugu, nire ustez, nire taldeari ongi atera zaio.

Batetan, patiora atera, 30 minutuz jolastu, eta gero bazkaltzera joan gara. Bazkaltzeko, entsalada, paella eta fruta izan dugu. 14:45 arte patioan egon gara, gero, klasera.

Hiruretan txirrina jo eta...     ETXERA!!!

2015-06-07

Ze nolako eguna!!!

Kaixo denoi, ze nolako eguna pasa genuen atzo. Lehenengo, bi klaseko guztiok ikastolan geratu ginen (ikastolako festa izan zen) gero, café café-ra joan ginen eta hor ur-pistola batzuk erosi genituen eta gure ikastolako batzuen kontra ur-borroka bat egin genuen.
Ondoren ikastolara jatera joan ginen eta gero café café-ra bueltatu ginen.
Ordu batzuk pasata ikastolara "inchable" batzuetara joan ginen ongi pasatzera.
Bueno eta hori izan zen nire atzoko egun zoragarria.

AGUR!

2015-05-28

HURRENGO HASTEAN HIRUETAN

Kaixo, gaur gure irakasleak matematikako galdera pare bat azaldu digu azterketa egiteko asko lagundu digu eta arratsaldean egin ditugu bi azterketa galderetakoa.
Ere pelikulako sekuentzia batzuk egin ditugu. Egia esaten badizuet bakarrik 3 plano horiek egun guztia egon gara egiten baina ere izan dugu denbora egiteko beste gauza batzuk, adibidez mate azterketa.
Bihar bakarrik grabatu behar dugu eskena bat eta bikoiztu behar ditugu ahotsak, hori bai gero koordinatu behar ditugu ahotsa eta irudia.
Egiten ari gara bideoclip bat. Ez dizuet esango ze abesti izango den baina seguruena ez duzuela inoiz  entzun zeren eta guk egin dugu goitik behera letra. Ikusiko duzue zein den pelikula estrenaldian.
Beno , AGUR.