,

,

2014-02-27

GELA GORRITXOA

    Gaur gela gorritxoa izan dugu, Oier Sanjurjo eta Eneko Satrustegi etorri dira gure ikastolara. Sari asko egon dira eta gure gelako bik hartu dute saria, kamiseta batzuk eman dizkigute eta nire gelako bati firmatu  diote. Eta gaur gaztelania azterketa egin dugu, ondoren batzuek bizikidetza egin dute eta beste batzuek, erlijioa.
    Bukaeran bakoitzak bere azken entsaioa egin du, guk ere egin dugu..

2014-02-26

INAUTERIAK PRESTATZEN

Kaixo, guztiei, gaur klasean zer egin dugun esango dizuet.
Lehenengo orduan inauterietarako dantza prestatu dugu eta beste batzuk  letrak margotzen egon dira.
Gero plastikako lana eta "gela gorritxoarena" egin dugu eta gero jolas ordura joan gara polis eta cacos-ean jolastu gara.
Ondoren klasera, batzuek segitu dute egiten "gela gorritxoarena" eta beste batzuek plastikakoa. Baina ni eta Nahia eskaneatzera joan gara.
Beranduago musika izan dugu baina ni berandu iritsi naiz zeren eskaneatzen bainengoen.
Musika bukatu denean, bazkaltzera joan gara eta gero antzerkia izan dut eta etxera.
Gauza bat, gaur azterketa  izan behar genuen baina ez dugu egin. Orain dentistarenera.
Agur, musu handi bat.


2014-02-25

NIRE EGUNA

Kaixo, lagunak:
Zer moduz?
Ni oso ongi pasatzen ari naiz.
Nire lehengusua etorri da nire etxera lo egitera.
Atzo nire beste lehengusuaren urtebetetzea izan zen baina ostegunean ospatu genuen .
Atzo arratsaldean nire lagunekin joan nintzen liburutegira. Informazio asko bilatu genuen eta oso interesgarria izan zen. Liburutegia oso handia eta oso polita da.
Pisu asko ditu eta edozein adinetako pertsonak daude. Liburu asko daude eta oso interesgarriak dira. Denetatik dago.
Begira liburutegiko argazki hau:

2014-02-24

Gaurko eguna


Kaixo, lagunok, gaur goizean, lehenengo orduan, inauteriko kanta batzuen nahasketa bukatu egin dugu (oso ongi pasatu dugu ahotsak grabatzen!).





Patioa ondoren, plastika izan dugu eta "bankuaren" eta "kartzela"-ren letrak margotu ditugu. Plastikako lan bat ere egin dugu.


Plastika bukatzean, bazkaltzera joan gara eta bazkaldu ondoren "come-cocos"-ean jolastu gara.




Arratsaldeko klasean astearteko Txanela azterketari errepaso bat eman diogu, ahozkoa izango da (nire ustez ez da oso zaila izango).


Eguna bukatzeko, areto nagusian inauterietarako asmatutako istorioa eta dantza entsaiatu ditugu, oso ongi ateratzen zaigu!



Hau izan da gauko eguna. Agur!

2014-02-21

Gaurko egun ona

Kaixo denoi gaur matematikarekin hasi dugu eguna, ondoren ingelera eduki dugu eta han lengo asteko ffroga zuzendu dugu. Eta gero patioan jolas ez sexista batera jolastu gara: Armiarma, eta atzo Aulkien jolasera. Jolasordutik etorrita Txanela izan dugu eta  hor azterketa errepesatu dugu (asteartean dugu eta) denbora pasatu zaigu irakaslea izan da!!!! eta ondoren bazkaltzer joan gara bazkaltzeko: txitxirioak, saltxitxak eta yogurta izan dugu.Gero 30 minutu jolastu dugu futbolera, nik gol oso onak sartu ditut 3 edo 4. Ondoren informatika izan dugu eta azkenengo ordua inauteriak prestatu ditugu nik letra zati bat asmatu dut eta hau izan da gaurko egun ona.
Agur!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Azterketa prestatzen.

Inauterietarako dantza entsaiatzen.

Inauterietarako kanta grabatzen.

2014-02-20

ASTEBURUA BAKION




Kaixo, denei:

Lehenengo gauza, barkatu ez idazteagatik hain berandu arte, izan ere "liatuta" egon naiz . Gaur kontatuko dizuet nola egon ginen Bakion.
Gu oso ondo egon ginen baina itsasoa oso mugitua zegoen baina argazki asko egin genituen, bueno argazki eta bideoak, zeren ikusi behar zenuten hondartzako arranpak, apurtuta zeuden, portuko farolak hautsita...
Eta nire lagun batzuk eta ni olatuak harrapatu gintuen eta ze lotsa ipurdiraino bustia eta hareaz beteta.
Beno hemen utziko dizkizuet Bakioko argazki batzuk, batzuk nik eginda eta beste batzuk beste batzuek eginda, bainon lehen, agurrrr!!!!! Beste aldi batera arte!!!!!!:)
A!!, ahaztu baino lehen, argazki batzuk harrigarriak dira.











2014-02-19

Gaurko eguna: 2014-02-19

Gaur nire urtebetetzea izan da! 11urte!

Lehenengo orduan matematika eduki dugu, asko gustatzen zait. Beranduago gaztelania 30' egin eta geratu zaigun denbora euskera landu dugu. Gero patiora!!!
Jolas-ordua bukatu ondoren, irakurketa. Letizia etorri denean musikara joan gara. 13:00-etan batzuk patiora atera dira bazkaldu arte jolastera eta beste batzuek pin-pon izan dugu. Purea, haragia txanpiñoiekin eta laranja bazkaldu dugu. 15:00tan etxera joan naiz.  Arratsaldez bolatokira joan naiz, lagun, lehengusu eta lehengusinekin, nire urtebetetzea ospatzera. Primeran pasa dugu!!!

Beno, hau izan da nire eguna...

Agur!!!

2014-02-18

Gaurko eguna

Kaixo, lagunak:

Gaur pasatu dut egun bat oso ona zeren eta lehenengo orduan  matematika egin baitugu eta asko gustatzen zait. Gero bazkaria arte ez da gustatzen zaidan ezer gertatu. Gero bazkarian normalean ez zait gustatzen jantokiko janaria baina egun batzuetan bai eta gaur izan da egun bat zeinetan gustatzen zaidan janaria egon den: dilistak, haragi errebozatua eta yogurra eta hori niretzat  janari on bat da. Arratsaldean gorputz heziketa egin dugu eta gustatzen zait. Gaur egin dugu saskia eta  6 ariketa egin dugu. Beno, agur, a!, joan baino lehen esan behar dut bihar dela nire lagun baten urtebetetzea. Beno, orain bai joaten naizela. Agur!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Egun lanpetua.

Kaixo, lagunak:

Gaur goizean, inauteriaz hitz egin dugu, polis eta kako mozorrotuko gara eta banku bat egin behar dugu inauteriarako, buelta emanez kartzela bat izango da. Gero mate egin dugu. Patiora atera garenean nire lagunekin jolastu naiz:  Esti eta Josunerekin jolastu naiz. Gelan sartu garenean plastika egin dugu. Lehenengo
bozetoa egin genuen, Dabidek musika jarri zigun eta musika horrekin marrazki egin behar genuen baina   existitzen ez den marrrazki bat, oso zaila da. Gero patiora joan gara eta polis eta kakosean jolastu gara, baina beste batzuk ez, inauteriko dantza prestatzen ari ziren. Bazkalorduan espagetiak, arraina eta sagarra zegoen eta oso ona zegoen. Gero berriro polis eta kakosean jolastu nintzen. Gelan sartu ginenean ingelesa izan genuen, pelikula ikusi behar genuen baina ez zuen funtzionatzen eta ez genuen pelikula ikusi, baina jolas bat egin genuen, Amaiak bi hitz plural esan eta gero berak esaten zuen altuan zuen singularra eta gu altxatu behar ginen papera hartzera. Gero fitxa bat eman digu. Eta bukatu genuenean, kartulina batean idatzi behar zen zure bi hitz. Gero klasean ispiluaren jauregia bukatu dugu eta nire ipuinaren zati txiki bat irakurri dugu hau da liburua: El aprendiz. Gero nire etxera joan naiz. Nire etxera iritsi naizenean azterketako fitxa erdia egin dut, gero mate egin dut eta dantzara joan naiz. Eta dantzatu dut Polka pik eta beste dantza batzuk.
Gero afaldu dut eta nire ohean liburu bat irakurri dut: Ulrico y las puertas que hablan.

2014-02-16

Kaixo, denoi:
Gaur igandea da eta dakizuenez jende asko mendira joaten da.
Ni gaur, nire amaren laneko eta beren seme-alabekin Belaguako puertora joan gara erraketekin.
Baino lehenengo Isabara joan gara erraketak alokatzera.
Oso dibertigarria izan da baina erraketa gabe joaten da erraketik gabe eta elurrean zuloak uzten ditu.
Gero autoak zeuden lekura joan gara eta hor arrapala bat zegoen eta hortik trineokin bota gara.
Jatera, La Venta de Juan Pitora joan gara, leku txiki-txikia da.
Espero dut noizbait erraketekin jotea, oso oso dibertigarria da.
Agur!!!!!

2014-02-15

Kaixo.

Kaixo, denoi:

Nire gaurko eguna kontatuko dizuet.
Gur nire izebaren pelukeriara joango naiz eta nire izebak estensio batzuk jarriko dizkit.
ZEE GUAYYY!!!!! Astelehenean ikusiko dizkidazue. Gero nire osaba, izeba, ama eta aitarekin afaltzera joango naiz. Eta gero Lekunberrira lo egitera geratuko naiz (nire izeba eta osabaren etxean).



HAU ESTENSIOEN ARGAZKI BAT DA.

2014-02-11

NIRE EGUNA

Kaixo, lagunok, gaur gaurko eguna kontatu behar dizuet:

Gur gelan lehenengo orduan mate egin dugu eta bigarren orduan gazte egin dugu eta gero jolasaldia!
Jolasaldian "polis eta kakos"-ean jolastu gara.
Gero bueltatu garenean jolas ordutik txanela egin dugu, (ingurunea) eta txanelan proiektu bat egin dugu, testu bat azaldu behar dugu gure hitzekin eta azaltzen.
Eta arratsaldean GH izan dugu (gorputz hezkuntza) han jolas batzuk asmatu ditugu taldeka eta hau izan da gaurko eguna. A, ahazten naizela! gaur nire etxean esperimentu bat egin behar dut, eske lehengo egunean hartu nuen liburu  bat gelatik eta "Zientzia" izena du eta liburu horretan esperimentu asko daude eta gaur bat egingo dut.

       


Bueno, agur eta ondo pasa.

2014-02-10

Gelan eta elkarrizketak

Kaixo, denoi: 
Gaur gelan pelikula bat ikusi behar genuen arratsaldean, baina azkenean berandu egin zaigu eta ezin izan dugu ikusi eta denok triste geratu gara.
Ikastola ondoren nire hiru lehengusuak etorri dira ni ikustera nire amarekin, handienak medikua zuelako.
Geroago abiatu dira eta gu Lasartera etorri gara eta han nire aita eta amonari elkarrizketa bana egin diet, oso ondo pasa dugu eta parra asko egin dugu.


AGUR!!!!!!!!!!!!!


2014-02-09

EURIJASAKO EGUN TRISTEA

Kaixo, denoi!!!!

Gaur igandea da baina gaur berriro ere zuekin naiz, nire bizitzako gauzak kontatuko dikizuet.
Gaur 08:00etan  Zarautzen esnatu naiz  eta gero saloira joan naiz  ez nituelako nere familikoak  esnatu nahi.
10:00etan gosaldu egin dugu eta nik donuts bat jan dut. Ondoren etxekolanak egin ditut (bakarrik matematika aurreratzeko,) 12:00etan kalera irten gara. Nik olatuak ikusi nahi nituen, baina nire amak esan dit kontu handia izateko olatuekin  zeren eta alerta laranjan daude Kantauri itsasoan. 14:30ean etxera joan gara eta nire aita Gasteizetik etorri da nire aitona han ospitalean dagoelako eta bazkaltzera nire osaba eta nire izeba etorri dira. Nire osabak gauza bat kontatu dit futbol jokalari bat hil dela gaur gauean autoko istripu batean.
Jadanik lehengo larunbatean hau da 8 egun dela, Luis Aragones hil zen leuzemia batengatik (leuzemia  minbizi bat baina odolekoa da) bazkaldu eta gero nire osaba eta izebarekin farmazia batera joan gara karamelo batzuk erostera, eta 19:00etan atera gara Zarauztik eta 20:00etan iritsi gara Iruñera eta hau izan nire asteburua, bitxia ezta???

Bueno, agur.                                


                                                                                                            Argazkiak: Goian: Luis Aragones
                                      Behean: Maicon jokalaria
                                                                                                                             

2014-02-08

ATZOKO EGUNA ETA URTEBETETZEA

Kaixo denoi, atzo lehenengo orduan mate egin geuen, eta gero ingelesa izan genuen, ondoren jaolasaldia geneukan eta hamaiketakoa jan genuen. Polis eta kakaosen jolastu ginen, eta oso ondo pasa nuen. Txanelako gauza bat egin behar izan genuen. Gero polis eta kakosen berriz jolastu ziren baina nik eta nire klaseko beste batzuk txistu geneukan, baina lehenengo bazkaltzera joan ginen eta gero txistura joan ginen eta asko gustatzen zait txistua joatea. Gero Dabid gure irakaslea, patiora atera zen da gu gelara sartzeko. Gelan Dabidek esan zigun zer egin behar genuen informatikan, argumentu bat egin behar nuen, baina bikoteka, eta ni Julenekin nintzen. Bideo bat editatu behar genuela ere esan zigun. Informatika gelan irakasleak esan diguna egin genuen.
Pixka bat geroago urtebetetzea izan genuen eta oso ongi pasa nuen eta gauza askotan jolastu nintzen. Gero pizza  hartu genuen eta motatako asko zeuden. Minutu batzuk pasata ere jolastera joan ginen. Eta hori izan zen atzoko eguna.

AGUR!!!

2014-02-06

HORRELA PASA DUGU GAUR:


Kaixo, guztioi:
Gaur oso ongi pasa dugu klasean (nire ustez). Lehenengo bost minutuak hitz egiten pasa ditugu lagunekin eta gero Txanela errepasatu dugu taldeka, ondoren zertaz mozorratuko garen adostu dugu eta jolasaldiko ordua iritsi da.
Jolasaldia bukatu denean ingelesa izan dugu eta han aditzak errepasatu ditugu. Ingelesa eta gero irakurketa izan dugu baina guk irakurri beharrean gure irakasleak mito Greko bat irakurri digu eta denak bazkaltzera!!!!
Bazkaldu ondoren erlijioa izan dugu eta han hitz egiten pasa dugu denbora eta ondoren Txanela grabazioko azken entsaiua izan dugu.
Eta horrela pasa dugu gaur eguna.
AGURRRRR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
:):):):):):) jajajajajajajajaja

2014-02-05

GURE EGUNA GELAN

Kaixo, denoi:

Kaixo, denoi. Gaurko eguna kontatuko dizuet, gaur maisua berandu ailegatu da klasera zeren nire aita eta amarekin egon da bileran eta asko "enrollatu" da.
Lehenengo 20 minutuak mate egin dugu zeren aurreratu behear dugu asko maten, gero geratzen zena argumentoa adostu dugu. Dakizuen bezala, pelikula bat egin behar dugu. Gero patioan "polis eta kakos"ean  jolastu gara, bueno batzuk patio osoa beste batzuk"harri, horri har"-ean jolastu gara, oso dibertigarria da. Geroago gelan maisuak ipuin arraro bat kontatu digu, "La cita", oso harrigarria da. Gero musikan prestatu ditugu abesti batzuk kontzerturako. Musika ondoren batzuek antzerki zeukaten, adibidez nik, beste batzuk berriz ez. Geroago etxera goan gara.  Gaur motza izan da eguna eta dibertigarria ere bai, bueno, ah!! ahaztu baino lehen, kontuz olatuekin, oso fuerteak daude nola: Zarautzen, Santanderren, Donostin, Cataluñan eta ere nik ezagutzen dudan herri batean, Bakion, paseo guztia hautsita dago eta hurrengo asteburuan joango naiz. Argazki batzuk jarriko ditut. Ah! eta hemen duzue Donostia, Santander eta abarreko argazkiak. Agurrrrrrrr!!!!:) :)







OLATUAK


Kaixo, lagunok:
Lehengo egunean ikusi nuen telebistan olatuek gauza asko hautsi zituztela, muroak, eraman zituzten txiringuitoak... baina niri gustatzen zaizkit pila bat olatuak, eta gehien gustatzen zaizkidanak tubozko olatuak dira. Begira argazki hauek, harrigarriak dira benetan:

     

2014-02-04

GAURKO EGUNA

Gaur  matematikako 8-9-10.gaiak zertaz doazen ikusi dugu. Hamaiketakoa gelako gehiengoak bokata,atzo eman ziguten "BOC'N ROLL-ean" ekarri dute. arratsaldean G.H. izan dugu. Han talde batzuetan jarri digute,talde bakoitzak jolas batzuk asmatzeko. Azkenik ariketa batzuk egin ditugu.

AGUR!!! Ongi pasa.

2014-02-03

HAMAIKETAKOA

Gaur hondakinik gabeko hamaiketakoa izan dugu.
Gongorako neska bat etorri da klasera. Hamaiketakoaren  hondakinak bildu ditugu poltsa batean.
Eta gauza gehiago azaldu digu.
Gero bokanrollak oparitu dizkigu banan banan gutxiago kutsatzeko.
Ingelesean antzerki txiki batzuk prestatu eta egin ditugu eta Amaia (ingelesa irakasleak) grabatu digu.
Hemen Gongorako argazki bat duzue.

Agur eta ondo pasa.

Maider E.

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjAvz8-P0k_2eLUN-rT0xLAntyHXrFPWIzAvLcuId1cRh6b37Pxl9QMveGXSGgVMLjKrf7jPBmv-0eUZHNsmPxA7x9ShqUCZY1g69Znj_sshWqgSmUc04ziguphB1-zIg3vWno2OeBO0AG3/s1600/ra4l9787incineradora_1.jpg

2014-02-02

OTSAILA


Kaixo, otsailan gaude. Ni gaixorik egon naiz baina beste batzuk ez, ostiralean azterketa izan dute. Ostiralean urtebetzea egon zen. Nik ez dakit zer gertatu zen... baina bai dakit gauza asko egin dutela.

Menditik.

Kaixo, denoi. Ea kapazak zareten galdera hauei erantzuteko:
Nondik egin dut argazkia?
Zein da ikusten den eraikuntzaren izena?
Zein da atzean ikusten den mendiaren izena?
Zorte on!

LARUNBAT BAT BASERRIAN

Kaixo, denoi:
Larunbat honetan nire osaba eta aitonaren baserrian egon naiz nire ahizparekin. Han: ardiak, arkumeak, ahuntzak, antxumeak, txakurrak eta katuak dituzte. Gu katuei txistorra eramatera joan ginen. Bidean putzu askotan sartu ginen. Katuei jaten eman ondoren antxume bat hartu genuen argazkian ikusten den bezala. Animalia guztiak oso politak ziren eta antxumeak oso txikiak ziren. Bazeuden beldurra ziguten ahuntz batzuk gu pasatakoan korrika hasten zirenak. Baserriaren kanpo aldean lastozko pakak zeuden.
Etxerako bidean belardi batzuetatik pasatu ginen eta han lokatza asko zegoenez gero putzu handi batean lokatza kendu genuen.
Bueno bihar ikusiko gara klasean.    AGURRR!!!!!