,

,

2015-05-19

Gure asteartea

Kaixo irakurtzaileok,
Gaur (Beti bezala) irakasleak bost minutu lagunekin hitz egiteko utzi dizkigu.
Ondoren, matematikako zalantza batzuk argitu ditugu, ostegunean azterketa dugulako.
Gero musika izan dugu eta instrumentuen soinua zeintzuk diren landu dugu, geroago patiora jolastera joan gara. Hurrengo orduan ingelesa izan dugu eta informatika gelara joan gara "Restaurant"-a bukatzera, hau da gu ingelesan sortu dugun jatetxea, adibidez gu (Nire taldea eta nik) "Chocolate shop" bat egin dugu, txokolateko denda bat. Ingelesa ondoren gure aldizkariaz hitz egin dugu "Betiberri" izenekoa, pertsona batzuek akatsak zituzten baina gaur aldizkaria aterako dugu. Aldizkariari buruz hitz egin ondoren patiora joan gara eta gero, bazkaltzera. Bazkaldu ondoren eta patioa ondoren klasera joan gara eta hor "Betiberri"-ko zozketa egin dugu, hau da, aste honetan ze atalan zauden, niri 2. Aurkezlea izatea tokatu zait eta segituan toki aldaketa egin dugu. Ondoren, matematika egiten jarraitu dugu eta erronboaren eta erronboidearen artekoa diferentzia zein den ikasi dugu. Gero, gure pelikulari buruz hitz egin dugu, bihar beste eszena bat grabatuko dugu. Hau izan da gure eguna. 
Agur.