,

,

2015-05-12

Berriro grabaketa!

Kaixo!
Dakizuenez bezala, pelikula bat grabatzen ari gara. Eta atzo, Nafarroako Museora joan ginen grabatzera. Ba gaur, Jaso Ikastolako LH-ko liburutegian grabatu dugu.

Asko kostatu zaigu plano gutxi grabatzea. Puf!

Gero, musikara joan gara. Musikan, Link Up liburuarekin segitu gara. Kontzertua eta gero, ariketa batzuk egin behar genituen. Pixkat aspergarria zen...

Gero, patiora joan gara. Patioan, beti bezala, gosariak jan eta gauza asko egiten ditugu; jolastu, hitzegin...

Patioa eta gero, ingelesa azterketa izan dugu. The Aprentice Chef azterketa zen. Pixka bat zaila izan da, bueno niretzat. Azterketan, gauza asko sartu dira; adibidez, errezeta bat egin behar genuen. Jende askok, 5. ariketa utzi dute egin gabe.

Ingelesa azterketa eta gero, zuzendaria, script, klaketa... Liburutegira joan gara zeren eta pelikula grabatzen segitu behar genuen. Oso, oso, oso, oso zaila izan da. Baina... Ez dizuet ezer esan behar, ezin dut kontatu pelikularen historioa.

Bukatzean, bazkaltzera joan gara. Bazkaltzeko, purea, eskalopea, eta limoizko jogurta zegoen. 
Bazkaldu eta gero, batzuk patioan geratu dira, eta beste batzuk, liburutegira, bueno irakurtzera, joan dira.

14:30-tan, gelara bueltatu gara, eta jende inportantea berriz, liburutegira joan da pelikula grabatzen segitzera. Eta, beste batzuk. gelan lan egiten geratu gara. Baina, bihar ikastola inguruko explanada batean, kabernikolen eskena grabatu behar dugu, baina, ur asko eraman behar dugu, zeren bestela...

Bueno, hau izan da dena. Beste batera arte. 

AGUR!