,

,

2014-12-25

Egu berri on!!

Kaixo Guztiei, gaur orain dela 2 ordu gutxi gora bera esnatu naiz, eta gosaldu gabe nire pinu azpian zeuden opariak ireki ditut, olentzerok ekarritakoak. Gauza asko ekarri dizkit; munduko bola bat hitz egiten duela, bai bai benetan, Gran hermanoko CDa, diario erraldoi bat, tableta... 
Beno eta zuek zer moduz? Gauza asko ekarri dizkizute? Horrela bada pozten naiz!! Kar, kar, kar... Beno hemen argazki batzuk dauzkazute baina tabletaren argazkia ezin dut egin, berarekin idazten ari naizelako!

Gran hermanoko CDa


Munduko bola

Eta bi argazki hauek diarioa dira.

Hauek nire opariak dira. Nahi duzue zuen opariak gurekin konpartitu? Anima zaitezte!




2014-12-22

SANTO TOMAS EGUNA

Aupa, lagunak!!!
Atzo, Donostian, Santo Tomas eguna izan zen.
Ni, lagun batzuekin joan nintzen, Maider, Irune, Aiora, Manex eta Garazi. 
Goizeko bederatziak eta erdietan atera ginen Iruñatik eta ordu batean hantxe geuden, kotxeak aparkatu eta zentrorantz abiatu ginen. Bulebarrean Garazi eta Manexekin aurkitu ginen eta hortikan enparantza plazara. Bertan, talo batzuk jan genituen eta txerria ikusi genuen 360kg pisatzen dituena eta Marikruz izenekoa, Leitzakoa da. 
Ondoren, lagun batzuen sozidade batera joan ginen han, txistorra jan genuen (Santo Toma egunean tipikoa dena) eta jolastu ere bai, gurasoak bitartean, nola ez, hitz-egiten.
Sozidadean denbora asko egon eta gero, paseo bat ematera joan ginen, txistora jeisteko jajaja!!!
Plaza batean gelditu ginen eta hor, taloak egiten ari ziren, eta gu, ikusten egon ginen.
Gurasoak, kotxerantz abiatu behar ginela esan ziguten. Kotxerantz ginoazela, Aiorak eta Irunek "tiovivo" batean ibili nahi zuten eta horrela izan zen, baina denak ibili ginen. Iritsi ginenean, gurasoak, taberna batean gelditu ziren zerbait hartzen eta gu, ondoan zegoen parke batean jolasten egon ginen.
Joateko ordua iritsi zen, eta Maider, Garazi, Manex eta Irune, Iruñera abiatu ziren eta gu, Goizuetara.
Hau izan da atzo egin genuena!!!
AGUR!!!!
 Marikruz txerria.
 Txistorra
 Taloak egiten

ZARAUTZEN

Kaixo,lagunak:

Gaur Zarautzera joan gara. Lehenengo paseo bat eman dugu.
Hotz handia egiten zuen!!!
Txakur asko zeuden.
Geroago Bazkaltzera joan gara.Bazkaldu eta gero beste paseo bate eman dugu.
Ze nolako olatuak!!!!
Eta hau izan da dena
Agur eta urte berri on!!!


WP_20141221_014.jpg bistaratzen
WP_20141221_009.jpg bistaratzenWP_20141221_005.jpg bistaratzenWP_20141221_004.jpg bistaratzen

2014-12-17

Olentzero multikulturala.

Ea zer iruditzen zaizuen gure gelakide Goiatzek partekatu duen Olentzero kanta hau:

2014-12-16

Aurkezpenak

Kaixo,lagunok:


Gaur lehengo orduan olentzeroren  marrazkia marraztu dugu eta beste batzuk aurkezpena  euki dute. 
Bigarren orduan musika euki bear genuen baina musikako irakaslea  ezin zuen etorri eta ezin zuenez etorri segitu dugu olentzerorekin eta aurkezpena rekin.
Ondoren PATIORA joan gara,batzuk futbolera jolastu dute eta beste batzuk itz egin dute.
Patioa eta gero Ingelesa euki dugu eta Ingelesean egiten ari gara   Myself baina gaur beste gauza bat egin dugu.
Ingelesa bukatzean jarraitu dugu olentzerorekin eta aurkezpenekin.
Olentzeroak eta aurkezpenekin bukatzean jatera joan gara eta beste batzuek antzerkia euki dute.
Jan eta gero  jarraitu dugu olentzerorekin eta aurkezpenekin.
Olentzeroak eta aurkezpenekin bukatzean matematika azterketa euki dugu.
Ez dutenak oraindik bukatu olentzeroak,jarraitu dute olentzerorekin eta olentzeroa bukatu dutenak irakurri egin dute eta beste batzuk itz egin dute.
Ori eta gero tokatu zaigun kanta olentzeroaren egunean abestea praktikatu dugu.
Au izan da gaurko eguna.
AGUR




2014-12-15

Egun bikaina

Kaixo irakurtzaileok:
Gaur, nire urtebetetzea da eta horregaitik oso pozik eta emozionatuta nago.
Gaurko eguna horrela hasi da: lehenengo 5-7 minutuak hitz egiten igaro ditugu, segituan, gure pelikularako gidoi literarioan aurrera egin dugu (portzierto, oso gutxi falta zaigu bukatzeko eta grabatzen asteko!).
Geroago gaztelania izan dugu eta hauxe egin dugu: kartulina batzuetan gure asmatutako pertsonaiak eta talde osoko pertsonaiak eta ezaugarriak jarri eta marraztu egin behar genituen, eta gainera, oso politak gelditu dira denak!

Hamaiketan patiora joan gara jolastera... baina lehen... nire nutellazko bizkotxoa gela osoaren artean banatu egin dugu!
Patioa eta ondoren bizikidetza\ erlijio izan dugu, nire kasuan, bizikidetza. Bizikidetzan, matxismoaren inguruan eztabaidatu dugu.
Eta eguna bukatzeko, txanela euki dugu, hain zuzen ere, Europako mapa fisikoa eta politikoa lantzen ari gara.
Agur!!

Aurkezpen eguna

 Kaixo, lagunok!!!!!

Gaur lehengo orduan ingelesa izan dugu, informatika gelan egon gara eta beste batzuk ingelesa gelan, egin behar genuen lana zen gure bizitzako aurkezpena bat egitea.
Ingelesa eta ondoren euskera izan behar genuen, baina ez dugu egin eta astea azaldu digu.
Gero nota batzuk esan dizkigu.
Notak esan eta gero patiora joan gara.
Ondoren beste nota batzuk esan dizkigu, gero plastikan, olentzero marrazkia egin dugu, ere bi aurkezpen egin ditugu, aurkezpen hauek dira: Bulgaria eta Erresuma Batua.
Ondoren bazkaltzera joan gara, gaur janari ona zegoen: makarroiak, arraina eta laraja. 
Gero patioan egon gara, urrengo orduan beste bi aurkezpen egin ditugu: Frantzia eta España.
Bukatzeko azterketa galderak errepasatu ditugu, baina bueno, beste aurkezpen bat egiten saiatu gara: Alemania.

Hau dena izan da. 
Agur guztioi !!!!!!


2014-12-14

Lucio Urtubia

Kaixo, lagunok:

Pasa den igandean, Corellara  Lucio Urtubia entzutera joan nintzen nire gurasoekin. Hau izan zen nere lehen aldiz hitzaldi batean
Lucio Urtubiak 83 urte ditu.
Gizonak beti, eta oraindik ere, amesten zuen mundua aldatzeaz. Beraz utopia batean sinisten du.. Horregaitik kontatzen digu istorio hau, gu jakiteko ze injustoa den gizon batzuen bizitza.
Gizon honek injustitzia gorroto du
.
Txikia zenean, 8 urterekin kartzelera joan zen, zeren bere amak ezin zuen 5 pesetako isuna ordaindu, urte horietan diru mordoa zen baina, orain 5 peseta  0,05 zentimo  baina gutxiagodira.
Soldaduzka egiten zegoenean, 4 kamisa lapurtu zituen. Luciok ez zuen inoiz kamisa bat ikusi.
 Egun batean, bere aita minbiziaz jota zedgoen eta laguntzeko bere aitari, bakarrik ura beroa zeukaten, zeren ezin zituzten sendagaiak erosi. Lucio ikustean nola zegoen bere aitak, ia ia emakume bateri lapurtzen zion bere aitari sendagaiak erosteko. Baina arrepintitu zen, pentsatu zuen berak ez zela horrela emakumeari lapurtzeko gizona.
Eskolan bere irakaslea beti mina egiten zion berak . Luziok pentsatsen du gizon hori tuntuna zela. Oroipen txarrak dauzka eskolaren gaiaietaz, nahiz eta oso gutxi hara joan zela.
Aberastasunaren erabilpen txarraren aurka dago. Horregatik antolatu zituen zenbait lapurketak.
1950 inguruan Parisera erbesteratu behar zuen bere ideagatik. Han anarquismo ezagutu zuen. Anarkisten artean lagun batzuk egin zuen:  Kiko Savater eta beste lider anarkista  batzuekin kontaktu egin zuten.Haien artean batzuk hil ziren errepresioagatik. Luciok esaten du jakin duen guztia haiengandik ikasi zuen, oso pertsona eskuzabalak bait ziren.
Banku askotara joan ziren lapurtzera baina biolentziarik ez zuten erabiltzen. Dirua falsifikatu egiten zuen. Anekdota ikusbera kontatu zigun; Egun batean  poliziak lagundu zioten Luciori ate bat lapurtzen, uste zutelako lanean egiten ari zela.
Beti lapurtzen zuten dirua  eta beste batzuei ematen zion, baina behar zutena soilik.  Inoiz ez zuen violentziarik erabili . Inoiz ez zuen pertsonarik hil.
Esaten du eliza erruduna direla, egindaki injustiziagatik. Horregatik, haien aurka borrokatu zuen.
Beti esaten zuen lapurtutako dirua ez zela berarentzar, bere lana (igeltzero) bait zuen
Sorte handiko gizona dela pentsatsen du,  egin duen guztia ongi atera zaiola.
Esaten du zuk ez baduzu ematen ezer, zuri ez dizute ezer emango.
Beti laguntzen dio jendeari eta ezagunezkoari ere.
Bere zorteari buruz asko hitz egin zuen. Ez du ezertaz sinensten baina denetarik sinesten du. Ez dauka" enbidiarik inori"
Jende batzuk dirua izateaz gain pobrea da. Berak ez zaio gustatzen ezberdintasunak.
Luciok berekoia dela pentsatzen du, eta aberatsa ere, ez dirua aldetik, bere zorteagatik baizik. Eta zorte ona da berarentzat, bere bizitza eta bere pasadizoak guri kontatzea. Horregatik liburu batzuk idatzi ditu, liburuaren salmentarekin lortutako dirua, zenbait mugimendu soziala laguntzeko erabiltzen du.
Eta hau izan zen nire igendea interesgarria .
Agur denoi!!!!!
Informazio gehiago jakin nahi baduzue klik hemen



2014-12-12

Egun nekatuta

Kaixo lagunok:

Gaur beti bezala bost minutu hitzegin dugu eta 9:05etan gaztelania egin dugu baina Dabid enrrollatu da eta hitzegin dugu machismoz eta hori 45 minutu.10:00etan lengua egin dugu ipuinarentzat baina oso gutxi eta gero Olentzeroren marrazkia egin behar dugu eta esan digu Dabid txapelketa hartu parte edo ez eta gero joan ginen patiora eta jolastu dugu xakera hankarekin.
Gero Gaztelaniako ipuina bost personaiekin eta gero joan ginen patiora.Patioa izan dugu 45 minutu eta gero jan dugu eta jan ondoren berriro patiora joan gara.
Azkenean,gorputz heziketa egin dugu eta jolas libreak izan dugu eta oso ongi pasa dugula Egun nekatuta izan dugu.


2014-12-09

Errekorren Guinness Liburua eta Ikastolan berriro

Kaixo lagunok, zer moduz zubia? Nik oso ondo pasa dut, baina zubia bukatu da, eta gaur Ikastolan nago.
Gaur goizean lehenengo orduan Matematika izan dugu, eta 6. unitatea berrikusi dugu.
Gero musika izan dugu eta adostu dugu, bozketa baten bidez, abesti bat euskaraz, Olentzeroren egunean abesteko, eta abestia, Emaidazu berriro ongi etorria da.
Entzun nahi baduzute emen klikatu: https://m.youtube.com/watch?v=B5q9D3LLcPM
Bueno, gero... JOLAS ORDURAKO txirrina jo du.

Gero Ingelesa izan dugu, Ingelesean kartulina bat hartuz, ba bakoitzak bere biografia egin dugu.
Gero gelan Isabari buruz hitz egin dugu, Martxoaren 22tik 27ra goaz eskiatzera!
Eta gero joan gara... Jatera!  

Jan ondoren gaztelania azterketa zuzendu dugu, eta kartulina batzuetan, pertsonai batzuk marraztu ditugu.
Eta azkenik txirrina jo du ETXERA joateko.

Imanol oso pozik Ikastolan dagoelako:


Saloa triste Ikastolan dagoelako eta zubia bukatu delako:


Meichen Errekorren liburua ikusten:


Denok gelan:

Dabid gelan gaztelania azaltzen:

2014-12-07

HAINBESTE OPORREKIN, PIXKAT ASPERTURIK!!!

Kaixo, Lagunok!!!!
Horain, opor hauetan zer egin dudan kontatuko dizuet.
Asteazkena:
Asteazkenean, oso kontentu negoen oporrak genituelako!!!
Beno, esnatu eta betikoa gosaldu, jantzi, etxeko lanak...
Gero, Iruñeako zentrora joan ginen eta han Maider A. rekin aurkitu ginen eta beraiekin, ordubatak eta erdiak arte egon ginen. Etxera joan, korrika batean bazkaldu eta nire herrira, Oteizara, joan ginen eta han, arratsalde osoa nire bi lehengusuekin pasa nuen, ogi-dendan, pastak eginez. Oso onak atera zitzaizkigun!!!!
 Pastak, ze goxoak!!
Osteguna:
Gaur ere betikoa, baina goizean, ibiltzera joan ginen, bi ordu!! Bazkaldu eta telebista ikusi nuen, gero lagunekin gelditu nintzen arratsalde osoa, aterpe batean pasa genuen hitz-eginez oso eguraldi txarra egiten zuelako.
Ondoren, izeba bisitatzera joan nintzen eta gero, berriro etxera.
Afaldu eta ohera.
Oteiza, gu geuden lekutik ateratako argazkia.
Ostirala:
Ostiral goizean, aspertuta egon nintzen, oso goiz esnatu eta dena egin nuenean, oraindik hamar eta erdiak ziren!! Gero erosketak egitera joan nintzen, orduerdi bat pasatu zenean, kalera atera nintzen ea norbait zegoen, baina alferrik, ez zegoen inor, Orduan, ni baloiarekin jolasten, bakarrik pasa nuen goiza. Arratsaldean, nire aitaren txakurra ikustera joan ginen eta gero, Iruñera!!
Erosketak egitera joan eta Maider A. rekin aurkitu ginen, jolasten egon, eta nire herrira, Hoizuetara, abiatu ginen. Oso berandu iritsi ginen.
Goizueta.
Larunbata:
Larunbatean arrasatera joan ginen!!!! Arrasateko, akordeoi lehiaketara,
Nik parte hartu nuen, hamaiketan, kanta bat jo nuen, eta hamaiketatik bazkaltzeko ordua iritsi arte,akordeoia entzunez egon ginen, antzoki batean.
Ondoren, baserri batean bazkaldu geneuen, eta bostak eta erdietan berriro geuden, han, Arrasaten. Zortziretan, gala zelako eta dominak ematen zituztelako. Gu, akordeoi jotzaileak, zazpiak eta laurdenetarako han egon behar ginen. Zortziak iritsi eta mundu guztia han zegoen, dominak hematen hasi eta ez dakizuela zer lortu nuen??
Urrezko domina!!!!


Beno, AGUR. LAGUNOK!!!!!!

2014-12-04

Nire urtebetetzea

Kaixo, lagunok:

Gaur nire urtebetetzea da eta orregaitik oso pozik nago😝.
Lehenengo orduan mate egin dugu, zalantzak argitu eta azterketa bat denen artean egin dugu.
Bigarren orduan musika izan dugu eta abesti guztien errepasoa egin dugu eta ere fitxa berri bat egin dugu.
Musika eta gero bizkotxo bat banatu dut zeren eta badakizuenez, nire urtebetetzea izan da.
Patioa eta gero ingelesa izan dugu, eta lehengo eguneko azterketen notak eman dizkigu.
Ingelesa eta gero tutoretza izanbeharrean, hitz egin dugu arazo bati buruz.
Geroago jatera.
Jan eta gero denen artean mate azterketarekin jarraitu dugu.
Ia bukatzeko, beste azterketa batekin jarraitu dugu baina talde txikietan.
Bukatzeko gure ikastolak egindako flas mova ikusi dugu.
Aste ona pasa agurrr!! ;)



2014-12-01

Astelehen berezia

Kaixo, irakurleok!!!
Gaur, gauza asko ditugu, gure gelako baten urtebetetzea, nire ahizparena, "flashmoba" grabatzea...
Beno, astelehen guztietan bezala, ez ditugu lehenengo bost minutuak izan hitz-egiteko, ingelera genuelako. Ingelesan, "past simple" berria ikasi dugu eta gero, "Myself" hau da, niri buruzko informazioa.
Ingelesa ondoren, "flashmobaren" helburua zein den esan digu. Eta gero, beste irakasle batekin utzi gaitu eta lan pertsonala, euskaran, egin dugu. Hamaikak iritsi dira eta denak... PATIORA!!!!!
Patioan, xakean jolastu gara. Patioa eta gero, "flashmoba" grabatu dugu!!!!! Nire ustez, oso ongi atera da.
Ondoren, plastika egin dugu eta plastikan, "tonuak" landu ditugu, neska baten marrazkia eginez. Niretzat, oso zaila zen, eta egia esateko ez zait oso ongi atera, kar kar kar. Plastika eta gero, BAZKALTZERA!!! Bazkaltzeko hau egon da: patatak txorizoarekin, albondigak tomatearekin eta marrubizko yogurra.
Ordubiak eta erdietan, gelara bueltatu gara eta plastikarekin jarraitu dugu, eta lehengo eguneko lañaría nota jarri eta esan digu.
Ondoren, azken ordu erdian, hitz egin dugu.
Beno AGUR!!!!
Hemen dituzue argazki batzuk: 
Plastikako lana.
ZORIONAK MAIDER!!!!

Mikel Laboa, gaur, egiten du, sei urte hil zela.