,

,

2014-04-25

Errefrakzioa

Kaixo denoi:
Zer moduz? Ni ongi, eta badakizue zergatik? Ez? Oso pozik nago, etzi Sampedro Martir delako eta nire herrikoak eta nire familiak janaria izan behar dugu denok batera.
Baina, ez naiz asko "enrroilatuko" eta goazen guretara. Orain, errefrakzioari buruz gauza batzuk esan behar dizkizuet.
ARGIAREN PROPIETATEAK: ERREFRAKZIOA
-Badakizu argia ez dela abiadura beraz ibiltzen elementu guztietan.
-Adibidez, uretan edo beiran mantsoago doa airean baino.
-Argia ingurune batetik bestera igarotzen denean eta abiadura aldatzen zaionean, norabidea ere aldatu egiten zaio.
-Abiadura-aldaketaren ondorioz gertazen den argi-izpietan desbideratzeari errefrakzio deritzo.
-Zenbat eta abiadura aldaketa handiagoa, orduan eta errefrakzio handiagoa izango da.
-Argiaren propietate hau dela-eta, uretan dauden objetuak lekuz aldatuta edo deformatuta daudela dirudi.

Honekin lotuta hemen daukazue esperimentu bat.

MATERIALA:
-Edalontzia
-Arkatza
-Ura
 NOLA EGIN:
1.-Hartu edalontzia eta bete urez, hiru laurdenetan urez bete ezazu.
2.-Sar esazu arkatza edalontzian sar esazu eta begiratu arretaz.
 GALDERAK:

1.-Nola ikusten duzu arkatza?
2.-Zergatik gertatzen da hori?
Nik hau etxean egin dut, ikusi beheko argazkia.
Hau egin dezakezue etxean.
Bueno eta hau da dena

AGURR!!!