,

,

2014-04-28

Aste Santua



Kaixo, lagunok:
Apirilaren 18an, ardi baserri batera joan nintzen nire aita eta amarekin. Baserri horretan ardi asko zeuden, 300-350 ardi gutxi gorabehera. Baserrian, ikusi nuen nola ardiari artilea kentzen dioten. Horrela egiten da:
-Lehenengo eskilatzaile laguntzale batek ardi bat harrapatzen du eta soka bat jartzen diote lau hanketan lotzeko ardia mugi ez dadin eta artilea mozten duen pertsonari ematen dio animalia.
-Gero, pertsona batek ardia hartzen du eta  beraren gainean jartzen da. Behin ardia ondo hartu, hasten da artilea mozten kontu handiarekin; alde bat bukatu ondoren buelta ematen dio ardiari eta beste aldeko artilea mozten dio.
-Hori egin ondoren, soka kentzen dio eta segitzen du sabeleko artilea mozten
-Artilerik gabe geratzen denean, ardia joaten da beste ardierekin.
-Bukatzerakoan, tanda batekin amaitzen dutenean ardi guztiak ateratzen dira korrika, saltoka eta batzuek airean ostikadak ematen dute.
Modu honetan ardiei artilea kentzen diete.



Apirilaren 21an zaldi kampamentu batera joan nintzen Labianora nire lagunekin, hauxe dira: Nahia, Irati F eta Idoia Yi. Oso ongi pasatu nintzen..Kanpamentu horretan 9:00etatik-14:30era egoten gara. Kanpamentu horretan gauza asko egin genituen hauxe dira:  horseball, jauzia, doma...
Han egoten giñen denboraren zehar hauxe egiten genuen
-Lehenengo zaldia zelaietatik jeisten genuen eta orraziarekin ilea orrazten genuen; gero ere orrazten genuen gorputz osoa eta aulkia, burukoa,(protectores),(sudadero),(mantilla)...jartzen genion.
-zakdia prestatu ondoan, bi ordutan zaldiari buruz gauzak ikasten genuen. Eta jolasekin eta zaldiarekin ikasten genuen gauzak.
-Bi orduak pasata ,askaria jaten genuen.
-Askaria eta gero, zaldiaren gainera igotzen ginen eta pista batera joaten ginen eta trotatzen genuen etb.
-Hori bukatzerakoan, gure zaldia eramaten genuen bere zalditegira eta ematen genion belarra jateko.
-Geroago, lurra garbitzen dugu erratza batekin.
-Lurra garbitu ostean, jolasak egiten genituen denon artean.
Hona hemen kamisa bateko irudia horseball, nire irakaslea,Jorge egiten horseball eta Jorgeren irakaslea, Joaquin egiten horseball :





















Apirilaren 26an Bardeetara joan nintzen nire lagunekin. Hauxe dira: Lucia, Nahia, idoia yi, Irati F, Irati M, Maider U...
Bardeetan club bat egin genuen, club hori"club resbaladizo" izendatu genuen, txabola bat ere eraikitzen saiatu ginen, baina alferrik oso zaila zelako.
Bazkaltzeko, txerriki sahiezkiak jan genituen, nik hiru edo lau jan nituen oso janari entretenigarria delako.Gurasoak prestatu zigute bazkaria su batean eta izugarrizko usaia zegoen bai etxolan bai arropetan.

Gero clubera joan ginen jolastera, nik ibaira erortzear egon nintzen eta galtzerdi guztia bustita neukan ; horregatik "el club resbaladizo" izendatu genuen, Nahia ere erori zen eta Lucia eta Idoia yi ia ia uretan sartu ziren. Geroago nire lagunak eta nik handik joan ginen euri zelako.Lotara Arketako aterpe batera  joan ginen. Afaldu ondoren  ni nire etxera joan nintzen lotara.













Apirilaren 27an nire lagunekin elkartu nintzen eta  Virgen del Yugora joan ginen baina hori baino lehen, Bardeetako kaxernara joan ginen pasa den egunean erabilitako gauzak biltzeko eta dena txukun uzteko. Gero Bardenas Realesera ikustera joan ginen. Han bisitatu genuen Castedetierra deitutako "cabezo" bat  eta bere inguruan egon nintzen. Argazkietan ikus dezakezue nola den halako paisajea.

Nahiaren amak kontatu zigunez, lehen Bardea, eta Ebro ibaiaren bailara ere,  itsaso bat zen eta torre hau  han sortu zela. Eta esaten dute lehen torre hau handiago zela, adibidez ezkerreko eta beheko argazkian azaltzen duen bezala: orain dela milioka urte handiago zela, oraingoa argazkian agertzen da eta badirudi goiko harria eroriko dela eta txikiagoa izango dela.
Geroago,  Virgen del Yugora joan ginen. Han parkean jolastu ginen eta gero bazkaltzera joan ginen: arkume kostillak patata frigituarekin eta kroketak. Oso onak zeuden.

Geroago parkean jolastu genuen eta ordu bat eta gero paseo bat ematera joan nintzen nire lagunekin eta geure giurasoekin . Idoia yi eta biok Sendavivaren atzekaldera ailegatu ginen, gero bueltatu ginen eta menditik Sendavivan dagoen Aguila, ontza... ikusi genituen hegan egiten. Gero agurtu nituen nire lagunak eta bakoitzak bere etxerabueltatu zen.








Arazo teknikoagatik ezin dut eskilatzailen bideoa jarri. Biharko prestatuko dut.

Agur