,

,

2015-02-03

Santa Ageda eguna

Kaixo, lagunok:
Gaur eguna hasteko, gure ipuinei buruz hitz egin dugu.
Geroago gure aurkezpenari buruz azalpen batzuk eman dizkigu, bihar ahoz aurkezpena ongi egiteko; gure azalpena zirkulazio aparatuari buruzkoa da.
Dabidek azalpena ematen bukatu eta gero inauteriei buruz hitz egin dugu. Zerrenda bat egin dugu, denok arropak bageneuzkan jakiteko.
Geroago grabaketa bat egin dugu, inauterirtarako.

Eta gero PATIORA!!!!!!!!
Patioa eta gero bizikidetza eduki dugu, lagunaka  jarri gara eta esaldi bat egin behar dugu; gero paretan jarri behar dugu. Grabatzen ari garela, kanpoan Santa Agedako abestia abesten ari  zirela konturatu gara eta gelatik atera gera. 
Oso abesti polita iruditzen zait.😋
Eta gero bazkaltzera joan gara.
Hau izan da gaurko eguna.