,

,

2015-02-06

Inauteriak prestatzen

Kaixo, lagunok!
Gaur inauterietarako dena prestatzen ari gara, mozorroak, musika grabaketak, musika nahasketak...
Eta ere gelako batzuek Txanelako ahozko azalpena egin dute.
Bueno, lehenengo gaztelania egin dugu, "Marichu" izeneko ipuina irakurri dugu, eta ipuin honi buruz galdera batzuk erantzun ditugu.
Eta gero patiora joan gara, baina... Ze hotza egiten zuen!

 
Patioa eta gero, batzuek ahozko azalpena egin dute, eta beste batzuk inauteriak prestatzen egon dira.
Gero bazkaltzera joan gara.
Bazkaldu eta gero gorputz heziketa izan dugu eta baloiarekin ariketa batzuk egun ditugu. Gehien gustatu zaidan ariketa, erreleboak bezalakoa da, baina baloiarekin, gero koadernoan idatzi ditugu egindako ariketak, eta gero, azkenik, etxera!
Ze ongi pasa dudan gaurko egunean!