,

,

2015-02-12

Horrela izan da gure eguna...

Kaixo, lagunak!
Bihar inauteriak dira, baina hala ere, azterketa izan dugu.
Gaurko eguna kontatuko dizuet...
...Gaur ailegatu garenean, beti bezala 5 minutu izan ditugu. 9:05ean, bakoitza bere inauteriko lanak egitera joan gara plastika gelara. Batzuk, Marzot lehoia egitera joan gara, beste batzuk, maskara batzuk egin ditugu.
Hau, maskara bat da. 
Eta hau, Marzot lehoia da, asko kostatu zaigu margotzea eta bukatzea...
9:45ean, mate azterketa egin dugu. Oso zaia iruditu zait...
Azterketa bukatzean, patiora joan gara. Patioa eta gero, ingelesa geneukan. Ingelesean, etxeko lana zuzendu dugu. Ingelesa eta gero, Dabidek 20 minutu utzi digu azterketa bukatzeko. Ufff....
Goiza bukatzeko, jatera joan gara. Jateko, zopa, oilaskoa eta jogurta zegoen. Ez zegoen oso ona...
Bazkaldu eta gero, 14:30 akziren. Eguna bukatzeko, inauteriko entsegu generala izan dugu. Baina ez zaigu oso ondo atera. Entsegua eta gero, areto nagusira joan gara. Haur minbiziaren egun inernazionala zen eta ekintza bat egin dute ikastolan, testu bat irakurri dute 5. mailako lau ikasle.k

Hau izan da gure eguna. Nik oso ondo pasatu dut, baino bihar hobeto pasatuko dugu zeren eta... INAUTERIAK DIRA!!


Bueno, utziko zaituztet. Hurrengorarte! Agur!