,

,

2015-02-09

Astelehena berriro...

Kaixo, irakurleok!!
Lehenengo orduan, ingelesa izan dugu, egia esateko, ez da oso ongi atera, zeren, etxeko lanak begiratu dizkigu eta bakarrik hiru pertsonek zuten egina, normala den bezala, irakaslea, pixkat haserretu egin da. Gero, aditzak errepasatzen egon gara eta azkenik, testu bat entzuten eta informazioa idazten.
Bigarren orduan, Dabidek bronka pixkat bota die batzuei zeren artelan  batzuei "blutak" kendu zietelako. Ondoren, geure ipuinak, Milaka hitz, dela bere izena, errepasatzen egon gara eta ipuin batzuk kendu ditugu, ez da oso polita izan zeren batzuek lana egin dute eta kentzea ba ez da oso polita...
Beno, hori eta gero... PATIORA!!!!  Niretzat, patioak gauza txar bat du bakarrik: Hotz madarikatua!!
Patioa eta gero, inauterietarako grabaketa bukatu dugu. Niri, asko gustatzen zait inauteriak prestatzea eta gainera, aurten egin behar dugun ikuskizuna oso ongi prestatua dago eta jendeari gustatzea nahiko nuke, lan handia egin dugulako. Eta horrela pasa dugu klasea ordu batak arte.
Bazkaltzeko, espagetiak, arraina eta laranja egon da. Patioan tontakeriak egiten egon gara.
Patiotik bueltatu eta gero, batzuk inguruneko azalpen bat egiten egon dira eta bitartean, beste batzuk plastika eginez, batzuk marrazten beste batzuk inauterietarako materiala prestatzen... 
Ondoren, inauterietako entsailua egin dugu nire ustez, oso ongi atera zaigu, kar kar kar!!
Hemen dituzue argazki batzuk:

Ingeleseko aditzen fitxa.