,

,

2015-01-10

Juan Arana Ezpeleta "Loramendi"

Ehun urte bete dira aurten Bedoñako "Mendibitzu" (Arrasate)  baserrian Juan Arana Ezpeleta jaio zela, urtarrilaren 27an munduratu zen. Bertsolari famatua izan zen, Fray Joaquín de Bedoña gisa agertu zen konbetu barbean. Literatura kontuetarako,berriz, Loramendi hautatu zuen. Altsasutik Zangotzara aldatuko zen ikasketekin jarraitzeko.       
    
Kaputxinoraen jantzia 1925ean berenagatu  zuen eta hurrengo urtean Hondarribira bidali zuen filosofía ikastera. Filosofiako azken urtea eta teologiako lehena Lizarrako konbentuan egin zituen, 1928 eta 1929an. 1930ean Iruñean hasi zen, teologiako beste hiru ikasturteak. 

1932 urtean Euskatzaleak elkarteak antolatutako olerki lehiaketan Loramendik lehenengo saria irabazi zuen. 1930 urtean Lauaxetak irabazi zuen sari hau, eta 1931 urtean Xabier Lizardik. 
Aitzolek esan bezala "barruntza leioan" olerkia zearoko bihotz olerkia zen. Hona hemen sariaren argazkia. Loramendi nire birraitona Santiren anaia zen. Hemen daukazute nire zuhaitz genealogikoa. 
1933 urtean hil zen, gaixorik. Hilabete eskas geratzen zitzaion bere lehen mezarako.

Hil eta gero hainbat omenaldi jaso zituen.
Agur!!