,

,

2014-02-02

LARUNBAT BAT BASERRIAN

Kaixo, denoi:
Larunbat honetan nire osaba eta aitonaren baserrian egon naiz nire ahizparekin. Han: ardiak, arkumeak, ahuntzak, antxumeak, txakurrak eta katuak dituzte. Gu katuei txistorra eramatera joan ginen. Bidean putzu askotan sartu ginen. Katuei jaten eman ondoren antxume bat hartu genuen argazkian ikusten den bezala. Animalia guztiak oso politak ziren eta antxumeak oso txikiak ziren. Bazeuden beldurra ziguten ahuntz batzuk gu pasatakoan korrika hasten zirenak. Baserriaren kanpo aldean lastozko pakak zeuden.
Etxerako bidean belardi batzuetatik pasatu ginen eta han lokatza asko zegoenez gero putzu handi batean lokatza kendu genuen.
Bueno bihar ikusiko gara klasean.    AGURRR!!!!!