,

,

2014-02-18

Egun lanpetua.

Kaixo, lagunak:

Gaur goizean, inauteriaz hitz egin dugu, polis eta kako mozorrotuko gara eta banku bat egin behar dugu inauteriarako, buelta emanez kartzela bat izango da. Gero mate egin dugu. Patiora atera garenean nire lagunekin jolastu naiz:  Esti eta Josunerekin jolastu naiz. Gelan sartu garenean plastika egin dugu. Lehenengo
bozetoa egin genuen, Dabidek musika jarri zigun eta musika horrekin marrazki egin behar genuen baina   existitzen ez den marrrazki bat, oso zaila da. Gero patiora joan gara eta polis eta kakosean jolastu gara, baina beste batzuk ez, inauteriko dantza prestatzen ari ziren. Bazkalorduan espagetiak, arraina eta sagarra zegoen eta oso ona zegoen. Gero berriro polis eta kakosean jolastu nintzen. Gelan sartu ginenean ingelesa izan genuen, pelikula ikusi behar genuen baina ez zuen funtzionatzen eta ez genuen pelikula ikusi, baina jolas bat egin genuen, Amaiak bi hitz plural esan eta gero berak esaten zuen altuan zuen singularra eta gu altxatu behar ginen papera hartzera. Gero fitxa bat eman digu. Eta bukatu genuenean, kartulina batean idatzi behar zen zure bi hitz. Gero klasean ispiluaren jauregia bukatu dugu eta nire ipuinaren zati txiki bat irakurri dugu hau da liburua: El aprendiz. Gero nire etxera joan naiz. Nire etxera iritsi naizenean azterketako fitxa erdia egin dut, gero mate egin dut eta dantzara joan naiz. Eta dantzatu dut Polka pik eta beste dantza batzuk.
Gero afaldu dut eta nire ohean liburu bat irakurri dut: Ulrico y las puertas que hablan.