,

,

2015-04-06

Nire bidaia Asturietara

Kaixo, irakurleok:
Egun ahuetan Asturietan dagoen Carcedo izeneko herri batean egon naiz, nire familiarekin.
Nire aitarekin lan egiten duten, Amelia eta Fino, Carcedon etxe bat daukate, eta ara joatea utzi ziguten. Etxea oso polita zen.

Asteazkenean ikastolatik atera eta etxera joan ginen maleta artzera. Maleta artu bezain laster autoan sartu eta Carcedora abiatu ginen. Bost ordu zeuden baina gehiago kostatu zitzagun auto asko zeudelako.
Hamar terdietan ailegatu ginen, Amelia eta Fino jatexe batean itxoiten zeuden afaltzeko. Ez genuen asko afaldu, afaltzeko gogo gutxi genituen. Afaldu eta beraien etxera joan ginen. Dena ongi utzi pijama jantzi, ortzak garbitu eta lotara joan ginen.
Hurrengo egunean, nire aita Finori zerbaitean lagundu behar zion eta nire aita, Fino, Amelia eta Joseba(nire anaia) goiz altxatu eta Finoren gasolindegira joan ziren. Orduan nire ama, Aritz (nire beste anaia) eta ni bakarrik geratu ginen. Nire ama eta Aritz paseo bat ematera atera ziren eta ni bakarrik geratu nintzen lotan. Bueltatu zirenea gosaldu genuen, gero Aritz eta nire ama dutxatu eta hiruak jantzi ginen. Dena bukatu genuenean, kartetan jolastu genuen. Amelia eta Joseba gure bila etorri ziren eta gasolindegira eraman ziguten. Gasolindegian jolasten egon ginen bukatzen zuten bitartean. Dena bukatu zutenean bazkaltzera joan ginen, urbil zegoen jatetxe batera. Jatetxe horretan janari asko jartzen dute, ez genuen dena bukatu.
Bazkaldu eta gero, lotara joan ziren nire gurasoak eta Amelia eta Fino. Bitartean nire anaiak eta ni saskibaloaian aritu ginen. Denak esnatzerakoan gurekin batera jolasten hasi ziren batzuk beste batzuk berriz begiratzen geratu ziren.
Ostiralean, krepak gosaldu genituen nire aita prestatutakoak. Amelia eta Finoren lagun batzuekin feria batera joan ginen. Feria Paredes herrien zegoen. Feria hori eskulangintzari buruzkoa zen.
Larunbatean, Santiagora joan ginen, nire ama katedrala ikustera joan nahi zuen. Katedrala ikusi baino lehen esposizio batera joan ginen. Nire ama katedrala ikusi zuenean disgusto bat eraman zuen. Katedrala garbitzen hari zirelako eta ez zen kanpokoa ongi ikusten. Katedralean sartu ginen Amelia, Aritz, nire ama eta ni. Jende asko zegoen.
Katedrala ikusi ondoren Santiagotik paseo bat eman genuen. Gosea sartu zitzaigun eta bazkaltzera joan ginen. Bueltan Katedralen hondartzara joan ginen, oso polita zen. Bide bat dago pasatzeko, baina ezin ginen pasatu marea gora zegoelako, baita ere haize handia egiten zuen.
Igandea, azken eguna izan zen Asturietan. Luarkara joan gienen. Herria polita dela esaten dute. Egia da Luarka oso polita da. Luarkatik paseo bat ematen egon ginen. Bostak terdietan autoan sartu eta Iruñera abiatu ginen.

Horrela pasa ditut egun hauek, oso ongi.
Agur, ongi pasa oporrak.

Hemen daude egin nituen argazki batzuk:

Osteguna

   
Etxean                                                                                             Gasolindegian                                                                  

Ostirala




 
 
 
Larunbata
 
 
 Esposizioan          

 Katedralen  hondartza


 




              Kaletik

 
 
 
 
 
 
 
 
             Katedrala kanpotik
 
Katedrala barrutik
 
 
 
 
Igandean