,

,

2014-12-22

SANTO TOMAS EGUNA

Aupa, lagunak!!!
Atzo, Donostian, Santo Tomas eguna izan zen.
Ni, lagun batzuekin joan nintzen, Maider, Irune, Aiora, Manex eta Garazi. 
Goizeko bederatziak eta erdietan atera ginen Iruñatik eta ordu batean hantxe geuden, kotxeak aparkatu eta zentrorantz abiatu ginen. Bulebarrean Garazi eta Manexekin aurkitu ginen eta hortikan enparantza plazara. Bertan, talo batzuk jan genituen eta txerria ikusi genuen 360kg pisatzen dituena eta Marikruz izenekoa, Leitzakoa da. 
Ondoren, lagun batzuen sozidade batera joan ginen han, txistorra jan genuen (Santo Toma egunean tipikoa dena) eta jolastu ere bai, gurasoak bitartean, nola ez, hitz-egiten.
Sozidadean denbora asko egon eta gero, paseo bat ematera joan ginen, txistora jeisteko jajaja!!!
Plaza batean gelditu ginen eta hor, taloak egiten ari ziren, eta gu, ikusten egon ginen.
Gurasoak, kotxerantz abiatu behar ginela esan ziguten. Kotxerantz ginoazela, Aiorak eta Irunek "tiovivo" batean ibili nahi zuten eta horrela izan zen, baina denak ibili ginen. Iritsi ginenean, gurasoak, taberna batean gelditu ziren zerbait hartzen eta gu, ondoan zegoen parke batean jolasten egon ginen.
Joateko ordua iritsi zen, eta Maider, Garazi, Manex eta Irune, Iruñera abiatu ziren eta gu, Goizuetara.
Hau izan da atzo egin genuena!!!
AGUR!!!!
 Marikruz txerria.
 Txistorra
 Taloak egiten