,

,

2014-12-07

HAINBESTE OPORREKIN, PIXKAT ASPERTURIK!!!

Kaixo, Lagunok!!!!
Horain, opor hauetan zer egin dudan kontatuko dizuet.
Asteazkena:
Asteazkenean, oso kontentu negoen oporrak genituelako!!!
Beno, esnatu eta betikoa gosaldu, jantzi, etxeko lanak...
Gero, Iruñeako zentrora joan ginen eta han Maider A. rekin aurkitu ginen eta beraiekin, ordubatak eta erdiak arte egon ginen. Etxera joan, korrika batean bazkaldu eta nire herrira, Oteizara, joan ginen eta han, arratsalde osoa nire bi lehengusuekin pasa nuen, ogi-dendan, pastak eginez. Oso onak atera zitzaizkigun!!!!
 Pastak, ze goxoak!!
Osteguna:
Gaur ere betikoa, baina goizean, ibiltzera joan ginen, bi ordu!! Bazkaldu eta telebista ikusi nuen, gero lagunekin gelditu nintzen arratsalde osoa, aterpe batean pasa genuen hitz-eginez oso eguraldi txarra egiten zuelako.
Ondoren, izeba bisitatzera joan nintzen eta gero, berriro etxera.
Afaldu eta ohera.
Oteiza, gu geuden lekutik ateratako argazkia.
Ostirala:
Ostiral goizean, aspertuta egon nintzen, oso goiz esnatu eta dena egin nuenean, oraindik hamar eta erdiak ziren!! Gero erosketak egitera joan nintzen, orduerdi bat pasatu zenean, kalera atera nintzen ea norbait zegoen, baina alferrik, ez zegoen inor, Orduan, ni baloiarekin jolasten, bakarrik pasa nuen goiza. Arratsaldean, nire aitaren txakurra ikustera joan ginen eta gero, Iruñera!!
Erosketak egitera joan eta Maider A. rekin aurkitu ginen, jolasten egon, eta nire herrira, Hoizuetara, abiatu ginen. Oso berandu iritsi ginen.
Goizueta.
Larunbata:
Larunbatean arrasatera joan ginen!!!! Arrasateko, akordeoi lehiaketara,
Nik parte hartu nuen, hamaiketan, kanta bat jo nuen, eta hamaiketatik bazkaltzeko ordua iritsi arte,akordeoia entzunez egon ginen, antzoki batean.
Ondoren, baserri batean bazkaldu geneuen, eta bostak eta erdietan berriro geuden, han, Arrasaten. Zortziretan, gala zelako eta dominak ematen zituztelako. Gu, akordeoi jotzaileak, zazpiak eta laurdenetarako han egon behar ginen. Zortziak iritsi eta mundu guztia han zegoen, dominak hematen hasi eta ez dakizuela zer lortu nuen??
Urrezko domina!!!!


Beno, AGUR. LAGUNOK!!!!!!