,

,

2014-12-09

Errekorren Guinness Liburua eta Ikastolan berriro

Kaixo lagunok, zer moduz zubia? Nik oso ondo pasa dut, baina zubia bukatu da, eta gaur Ikastolan nago.
Gaur goizean lehenengo orduan Matematika izan dugu, eta 6. unitatea berrikusi dugu.
Gero musika izan dugu eta adostu dugu, bozketa baten bidez, abesti bat euskaraz, Olentzeroren egunean abesteko, eta abestia, Emaidazu berriro ongi etorria da.
Entzun nahi baduzute emen klikatu: https://m.youtube.com/watch?v=B5q9D3LLcPM
Bueno, gero... JOLAS ORDURAKO txirrina jo du.

Gero Ingelesa izan dugu, Ingelesean kartulina bat hartuz, ba bakoitzak bere biografia egin dugu.
Gero gelan Isabari buruz hitz egin dugu, Martxoaren 22tik 27ra goaz eskiatzera!
Eta gero joan gara... Jatera!  

Jan ondoren gaztelania azterketa zuzendu dugu, eta kartulina batzuetan, pertsonai batzuk marraztu ditugu.
Eta azkenik txirrina jo du ETXERA joateko.

Imanol oso pozik Ikastolan dagoelako:


Saloa triste Ikastolan dagoelako eta zubia bukatu delako:


Meichen Errekorren liburua ikusten:


Denok gelan:

Dabid gelan gaztelania azaltzen: