,

,

2014-10-14

Igerileku berria ikastolan!



A ze zaparrada aurreko egunekoa!
Arratsaldean gelan lan gutxi egin ahal izan genuen, ikuskizuna kalean zegoen. Minutu gutxi batzuetan ikastolako zonalde bat, Barañain aldera ematen duena, hain zuzen ere, urez bete zen. Momentu horretan igerilekua bertan izan genuen... Zentroko langile eta ikasle batzuek egin zuten lan gogor, azkar eta eraginkorrari esker, bat-bateko uholdeak sortu zituen kalteak izan zitezkeenak baino dezente arinagoak izan ziren. Eskerrak!