,

,

2014-10-28

Egun interesgarria

Kaixo, irakurleok!!!!
Gaur, beti bezala lehenengo 5 minutu-etan, hitz-egiten egon gara.
Ondoren, Mate egin dugu eta ordu horretan, 4. gaia errepasatu dugu: multiploak, "truko"batzuk...
Mate eta gero, musika izan dugu eta hor, "europa" kantaren azterketa egin dugu eta ez denez oso ondo atera, irakasleak hurrengo asteartean errepikatu egin behar dugula esan digu. Eta gero... Patirora!!!!!! Han, "beisbol hanka"ra jolastu gara ia gela guztia.
Gero, ingelesa izan dugu eta hor, "individual horror book" egin dugu, hau da, beldurrezko ipuin indibiduala. Ingelesa ondoren, tutoretza eduki dugu eta tutoretzan, lehengo asteko etxeko-lana errepasatu dugu. Eta gero... Bazkaltzera!!!!!!! Borraja, albondigak eta platanoa. Gero, "beisbol hanka"-ra jolastu gara eta xake-ra ere.
Ondoren, gaztelania izan dugu, gaztelanian, azterketa antzeko bat izan dugu, orala. Azterketa moduko honekin, gaztelania unitatea bukatu dugu. Gazte eta gero, ingurune izan dugu eta azterketen notak esan  dizkigu. Gero, irakasleak albiste txar bat esan digu: Azterketa sorpresa!!!!!!! Ingurunekoa. Batzuk, asko larritu dira ez zekitelako baina beste batzuk lasai zeuden. Azterketa eta gero... Denak etxera!!!!!!!
Beno agur!!!!!!
Hemen dituzue gaurko eguneko argazki batzuk:
Mate liburua.
Musikan, AZTERKETA egiten.
Ingelesean, ipuina egiten.
Gaztelania egiten.
Lehen esan dizuedan bezala: AGUR!!!!!!!!