,

,

2015-06-11

Lan handiko eguna

Kaixo, gaur egunean zehar zen egin dugun laburtuko dizuet.

Lehenengo, Dabidek, beti bezala, "gure bizitzaz" hitz egiteko bost minutu utzi dizkigu.
Hori eta gero, eguna antolatu dugu. 
Lehenengo, gure pelikularen bideokliparen plano batzuk grabatu ditugu. Bideoklipa grabatzeko behar diren pertsonak bakarrik joan grabatzera, eta gainontzekoak, klasean geratu gara, ni bloga egiten, beste batzuk, Dabidek eman digun gazte lan bat betetzen edo gure pelikularako "karatula" egiten (plastika notarako balio du).

Gero, hamaiketan zehatzago esatearren, patiora atera eta nire klaseko eta beste klaseko mutilak futbolean aritu gara, nire taldeak irabazle gelditu da!!

Patioa ondoren, gorputz heziketako koreografien entsaio generala egin dugu, nire ustez, nire taldeari ongi atera zaio.

Batetan, patiora atera, 30 minutuz jolastu, eta gero bazkaltzera joan gara. Bazkaltzeko, entsalada, paella eta fruta izan dugu. 14:45 arte patioan egon gara, gero, klasera.

Hiruretan txirrina jo eta...     ETXERA!!!