,

,

2015-06-15

Eskerrik asko Dabid!

Kaixo irakurtzaileok!

Dakizuenez, L.H.6B-ko ikaslea naiz, horregatik hurrengo ikasturtean DBH-ra pasatuko naiz. Dena ikastola berean egiten da (HH, LH eta DBH). Hurrengo ikasturtean, EKI proiektuarekin hasiko gara, hobeto ulertzeko klikatu hemen.

Gai hori alde batera utzita, Dabideri eskerrak eman nahi dizkiot, azken bi urte hauek oso dibertigarriak izan direlako zure ondoan, horregatik, berriro ere mila esker! Gauza asko ikasi dugu, zuri esker pelikula bat grabatzen ikasi dugu, gainera, oso zaila eta nekagarria dela konturatu gara, baina oso interesgarria ere bai,  autonomoak izaten lagundu diguzu, dena ongi antolatzen ikasi dugu, irakatsi diguzu bakarkako lana egiten eta taldeko lana egiten ere bai, eta batez ere talderako lana egin behar dela, eta esandakoaz gain adiskidetasun baloreak baloratzen irakatsi diguzu.

Asko eman diguzu azken bi urte hauetan, horregatik eskerrak eman nahi dizkizut!

Ez adiorik!!