,

,

2014-09-07

Euskararen eguna Villafrankan

Kaixo, lagunok:

Atzo Villafrankara joan nintzen, nire gurasoekin Euskararen Eguna ospatu bait zen. Villafranka Erriberan dago. Herri hartan ezin da euskaraz ikasi. Hala ere hamabost familia bere seme alabak bidaltzen dituzte Tuterako ikastolara. Erriberako zenbait herritan esukaraz ikasteko bidai luze egin beharra dute.

Villafrankara ailegatu ginenean paseo bat egin nuen. Elizaren ondoko plaza batean txistorrada prestatzen ari ziren, eta hamaiketako bat egiteko aprobetxatu genuen. Geroago nire gurasoak eta biok musika entzun genuen eta hara  hurbildu ginen. Leku horretan pertsona batzuk eskudantza ikasten ari ziren eta haiekin nire ama eta ni dantzatu genuen.  Txulalai  ere dantzatu genuen eta ondoren  nire laguna etorri zen. Naroa du izena, eta berarekin  hitzegiten negoenean, nire ama dantzatzen jarraitzen zen, izugarri gustatzen zaiolako. Naroa eta biok zezen plazara joan ginen  puzgarriak bait zeuden, eta dantza baino dibertigarriak iruditu zitzaizkidan. Azken finean gurasoak etorri ziren beste leku batera joateko, Korteseko dantzariak ikustera, asko gustatu zizkidan, Korteseko paloteau dantzatu egin zuten eta gehien gustatu zitzaidan trenzado deitzen da:
zintadun makil batekin dantzatzen dute trenzak egiten.
Dantzak bukatu ondoren Naroaren lagunekin jolastu genuen.
Bitartean, aitak leku batetik bestera ibili zen bideoak egiten. Eta bateria bukatu zitzaiolako deitu zidan etxera bueltatzeko .
 Bazkaldu ondoren Villafrankara bueltatu genuen eta berriro lagunekin elkartu ginen.
Helduek plaza batean geratu ziren euskal kantak entzuten eta kantatzen, niri munduko gauzarik aspergarriena iruditu zitzaidan baina haiek jota ke kantatzen. Ni nire lagunekin desagertu nintzen  urez betetako puxikekin jolasteko. Bai arratsalde polita gurasorik gabe, haiek kantatzen eta gu jolasten.
Azken finean gure bila etorri behar zuten. Lau ordu, kantaldi bat eta beste dantzaldi ondoren erabaki zuten etxera bueltatzeko.
Agur
Dantzariak

      
Kortesko trenzado