,

,

2014-06-16


Kaixo, gaur egin ditugun gauzak kontatuko dizkizuet:

Lehenengo orduan, ostiralean egin genuen Mate azterketa zuzendu dugu, nik bikain atera dut.

Azterketa zuzendu eta gero… patioraaa!!!

Patioan, ia gela guztia, xakean aritu gara eta ¿nola jolasten da? 4 jokalari daude: peoia, zaldia, erregina eta erregea. Zelaia lau zatitan banatzen da eta jokalari bakoitza zati batean kokatzen da. Erregeak baloia norbaiti botako dio. Batek “sake ona” esaten badu erregeak ona botako du, erregeak “sake txarra” esten badu... txarra botako du. Zaldiak huts egiten badu, peoia zaldia bihurtzen da eta zaldia peoia eta horrela posizio guztiak.

Patiotik itzuli ondoren Ingelesa izan dugu. Ingelesean abesten egon gara eta Amaiak (Ingeleseko irakaslea) bi “questionari” eman dizkigu betetzeko, bat anonimoa eta bestea sinatua. Gero gure klasera joan gara eta hitz egin dugu.

Hori eta gero...  bazkaltzera!  Bazkaldu ondoren patioan zertxobait jolastu eta etxera joan gara.

Beno hau izan da gaurko eguna.


Agur!