,

,

2014-05-18

Bizikletaz Iruñerrian

Kaixo lagunok, larunbatean zer egin nuen kontatuko dizuet:

Balletetik atera bezain laster bizikleta hartu genuen (aita, ama eta ahizparekin joan nintzen) eta Iruñe-ra  abiatu ginen.
Etxetik atera ginen, hau da Berriobeititik, eta Ainzoain, Berriozar eta Buztintxuri zeharkatu genituen Argara iristeko. Igogailua hartu genuen Alde Zaharrera iristeko. Behin goian geundela, Takoneran bazkaldu genuen bokata bana eta Gaztelu Buelta inguruan ibili ginen eta Gaztelu Plazan bukatu genuen izozki bana jaten, eta hortik buelta eman genuen.
Oso ongi pasa genuen denok, eta gainera 16 km. egin genituen 4 ordutan! Hemen badituzue argazki batzuk: