,

,

2014-03-26

Ostegun ospetsua

Kaixo, denoi, espero dut ongi egotea zeren eta gaur Gaztelania azterketa izan baitugu, nik uste dut ongi atera zaidala ere zorionak eman nahi dizkiot nire lagun bati atzo urteak ospatu zituela, bueno hasiko gara.
Gaur azterketarekin hasi dugu eguna. Ondoren 10-ak aldera azterketa bukatu dugu, azterketa bukatzean irakurketa izan dugu eta gero, patiora!!!! edo jolasaldira. Gela guztia gutxi-gorabehera "polis eta kakos"-ean jolastu dira. Jolasaldiaren ondoren ingelera. Batzuek "Animals around us" kanta abestu dute ingelesaz, aldizkari bat ari gara egiten. Ondoren berriro irakurketa. Niri asko gustatzen zait irakurtzea baina oraingoan irakasleak ipuin bat irakurri digu. Ipuinaren izena Eroa da eta eroa da benetan ipuina. Irakurri eta gero bazkaltzera joan gara niri beste gelakoekin tokatu zait bazkaltzea. Bukatu dutenean patiora joan naiz, motza iruditu zait 2.jolasaldia baina horrelakoa da bizitza. Jolasaldia eta gero bizikidetza eduki dugu eta Jolas Ez sexistak ibili gara prestatzen.ggero Txanela izan dugu.
Agur.