,

,

2014-01-02

URTE BERRI-2014 ON!!!

Kaixo denoi!

Ez dakit nola edukiko dudan urte berri hau, baina joan den urteko azken hilabetea "mundiala" izan da, urte berri osoan zehar errepikatzea gustatuko litzaidake, benetan!

Nafarroako elurratik Tenerifeko hondartzara eta Tenerifeko hondartzatik Teide sumendiko elurrara...

[Teide mendia Espainiako mendi altuena da, 3.718 metroekin.  Teleferikoz igo gaitezke eta igo ginen... paisaia izugarri polita, desberdina eta berezia da: alde batetik elurra eta bestetik laba-"mihiak", kontraste handia!]




Olentzeroren festako parrandatik PortAventura Parkeko parrandara eta PortAventurako parrandatik Urtezahar-gauaren parrandara...




Gelditu gabe! Gauzak ikusten eta disfrutatzen!

Eta hau guztia bizi izan ondoren, Ana Botella "itzultzaile" ospetsuarekin geratu naiz, nire desio hoberenak zuentzat "Bottlenglish"-spanglish jartzeko...



LAISTER ARTE LAGUNAK!