,

,

2013-12-26


OLENTZEROREN EGUNA


Olentzeroaren egunean, abenduaren 24 an , Olentzeroaren desfilean egon nintzen nire lagunekin: Nahia, Idoia Yi eta dantza taldeko beste lagun batzuk. Ateratzeko lekura iritsi nintzenean, animaliak ikustera joan nintzen Idoia Yirekin. Abere asko zeuden: astoak, zaldiak , txerriak , oiloak...Euria ari zuelarik, antolazaileek zalantza batzuk izan omen zuten ateratzeko. Baina azkenean baietz atera zela erabaki zuten, eta zein tokitan joanen ginela esan zigun gure laguntzaile.
Gero deitu ziguten desfilera ateratzeko. Zaldiak kaka asko egiten zutelako, hadik ibiltzen ginen guztiok kaka zapaldu genuen konturatu gabe. Dantza egin genuen ere, baina gutxitan, bakarrik Txulalai eta Zazpi jauzi, baina ez genuen bukatu dantzatzearik, gure aurrean zegoen gurdia joan zitzaigun eta korrika egin behar genuen. Ibibidea aurrera zebilen bitartean gelako lagun batzuk topatu nintzen: Ane, Aintzane ,Maider Elia, Ander ...
Bukatu genuenean pintxo bat jatera joan ginen eta han nire lengushinarekin topatu nintzen.
Berarekin etxera itzuli ginen  eta nire izebak eta lehengusuaetorri ziren berehala. Afaldu genuen eta  oso ona zegoen nire guraso eta izebak prestatu zuena.
Oparik irekitzeko momentua .iritsi zen eta ni banatzaile izendatu ninduten. Denok hasi genuen irekitzen kutxa batetik atera nituen poltsak.
 Niri  Olentzerok ekarri zidan txandala bat,bellarrietako orejerak,,ontzedun broche bat, manta bat, dirua zalditegi batean kanpaldi bat egiteko eta “best friend”-eko lepoko bat.
Gero nire lengusuekin jolastu nuen eta ohera joan nintzen. Oheratzerakoan, nire langusu handiena  erdi lotan zegoen nire ohe gainean eta ni ezin nuen han sartu. Horregatik irazarri behan nion lekua uzteko.
Eguberrietako egunean, Arketasera etorri naiz, amona eta osabarekin eguna ospatzeko. Espero dut herri honetan egun batzuk egotea.