,

,

2013-10-21

Gure egunerokoa

Kaixo lagunak:

Gaur lehenengo bi ordutan "telediario intergalaktiko"-aren kantak, dantzak eta abar grabatu ditugu.

Ni bi eszenetan atera naiz:
     1. Solariaren bizkartzaina izan naiz.
     2. Solariari elkarrizketak egiten dizkiot.

Hori bukatu eta gero patiora atera gara. Nire lagun batzuek eta nik xibetara jolastu dugu.

Patioa eta gero ordu bat eta hogei minutu plastika egin dugu.  Plastikan, lauko taldetan, espazioaren artelan batzuk egiten hasi gara.

Gero patiora berriro atera gara, pixka bat jolastu eta jatera joan gara.

Arratsaldeko lehenengo orduan ingelesa eta bigarrenean, euskera egin dugu. Txirrina jotzean autobusekoak hilaran jarri dira, beraien autobusaren zenbakia itxoiten eta besteok Dabiden hitz magikoaren zain: etxera!

Hemen uzten dizuet plastikako argazki hauekin.  Agur!!!  Bihar arte!!!

Ah! Hona hemen Argia ikastolako denontzako eskerrak!!!! Egun ederra izan dugu!!!!

http://www.facebook.com/l.php?u=http%3A%2F%2Fwww.youtube.com%2Fwatch%3Fv%3D3YjoS21og1w%26feature%3Dyoutu.be&h=4AQFmGjoC&s=1